Bisita honetan, LIZAGASAR sagastia eta upategia barrutik ezagutzeko aukera izango dugu; alde batetik, gure eguneroko lana ezagutuz eta bestetik, lurra eta lehen sektorearekin harremanetan jarriz. Ondoren, gure produktu sorta osoa dastatuko dugu bertako beste produktu batzuekin batera:
-Sagardoa eta sagar zukua.
-Sagar mermelada eta sagar purea.
-Bertako txorizoa lurrunetan egosita baserriko ogiarekin.
-Sagar dultzea Egotza ahuntz gaztarekin.
-Sagar zukuz ekoiztutako magdalenak kafearekin.
-Sagardo pattarra.
Bisita gidatuaren iraupena: 2h30min (gutxi gorabehera)
Bisita gidatuaren prezioa: 25€/pertsonako (kontsultatu haurrentzako prezioa)