LIZAGASAR sagarraren gunea da, sagartokia, eta bertan sagarra ikertzen dugu etengabe; izan ere, gure helburuetako bat sagarretik ahal den produktu gehien ekoiztea da. Une honetan, 9 sagar produktu ezberdin ekoizten ditugu eta beste hainbat laborategi fasean daude. Prozesu hau, bakarrik edo beste artisau batzuekin elkarlanean eramaten dugu aurrera.
Gure sagastia lantzeko nekazaritza ekologikoan sinisten dugu eta prozesu honetan, biodibertsitatea sustatzea da gakoa. Horretarako, aurrera eraman ditzakegun ekintzak zeintzuk izan daitezkeen ikertzen dugu; adibidez, sagastian zehar txori zein saguzar habiak jarri ditugu eta onuragarriak diren intsektuak erakartzeko landare desberdinak landatu ditugu.
Etiketa pertsonalizatuak egiten ditugu, zuk nahi duzun diseinuarekin: enpresako ekitaldietarako, oparitzeko, ezkontza eta urteurrenetarako,... Zuk esan zertarako nahi duzun eta guk diseinua egingo dizugu!
Guretzako talde/kontsumitzaile bakoitza bakarra da eta hori dela eta, zure beharretara egokitzen gara, zerbitzu pertsonalizatu bat eskainiz.
Gizartea etengabe aldatzen ari den fenomeno bat da eta ondorioz, behar berriak sortzen dira uneoro; eta lehen sektorearekin ere gauza bera gertatzen da. Hori dela eta, LIZAGASARREN etengabeko formakuntzaren garrantzian sinisten dugu.
LIZAGASARREN teknologia eta artisautza uztartzen ditugu, bi alderdien onurak jasoz baina aldi berean, bi alderdien esentzia mantenduz. Izan ere, argi dugu norantz jo nahi dugun jakiteko, ezin dugula ahaztu nondik gatozen.