Kaixo!
Asier eta Ane gara, lehen sektorearekiko interesa partekatzen duen Elgoibarko bikote gaztea. Hori dela eta, 2020. urtean, ilusio eta gogo handiz gure proiektua martxan jarri genuen; LIZAGASAR proiektua.
Sagarra lantzen artisauak gara eta gure helburu nagusia, sagarretik ahal den produktu gehien lortzea da; kalitatezko artisau sagar produktuak ekoiztea, hain zuzen ere. Horretarako, 3 hektareatan 2100 sagar zuhaitz landatu ditugu, denak bertako barietateak izanik eta hauek lantzeko, nekazaritza ekologikoaren aldeko apustua egin dugu. Horrez gain, sagarra produktu ezberdinetan eraldatzeko eraikin bat eraiki dugu.
Beraz, LIZAGASAR proiektura ongi etorria ematea besterik ez zaigu geratzen eta nola ez, guk bezain beste disfrutatzea espero dugu. ONGI ETORRI!