NATURARAREKIN ETA IKASLEEN GARAPEN INTEGRALAREKIN KONPROMETITUTAKO IKASTETXEENTZAT

Naturarekin eta ikasleen garapen integralarekin konprometitutako ikastetxe bat baldin bazara, LIZAGASARREN bisita didaktiko bat egitea aukera paregabea izan daiteke!

Bisita honen helburu nagusia, jolasean oinarritutako metodologiaren bidez, LIZAGASARREN dauden espazioak gertutik ezagutzea da: sagastia eta upategia. Honen bitartez, ikasleak naturarekin harreman zuzena izateko aukera izango du, lehen sektorea gertutik ezagutzearekin batera.

Ondorengo irudietan informazio osagarria aurkitu dezakezu: