Sagarra lantzen artisauak
LIZAGASAR sagarraren gunea da, sagartokia, eta bertan sagarra ikertzen dugu etengabe; izan ere, gure helburuetako bat sagarretik ahal den produktu gehien ekoiztea da. Une honetan, 9 sagar produktu ezberdin ekoizten ditugu eta beste hainbat laborategi fasean daude. Prozesu hau, bakarrik edo beste artisau batzuekin elkarlanean eramaten dugu aurrera.
Gure sagastia lantzeko nekazaritza ekologikoan sinisten dugu eta prozesu honetan, biodibertsitatea sustatzea da gakoa. Horretarako, aurrera eraman ditzakegun ekintzak zeintzuk izan daitezkeen ikertzen dugu; adibidez, sagastian zehar txori zein saguzar habiak jarri ditugu eta onuragarriak diren intsektuak erakartzeko landare desberdinak landatu ditugu.
Etiketa pertsonalizatuak egiten ditugu, zuk nahi duzun diseinuarekin: enpresako ekitaldietarako, oparitzeko, ezkontza eta urteurrenetarako,... Zuk esan zertarako nahi duzun eta guk diseinua egingo dizugu!
Guretzako talde/kontsumitzaile bakoitza bakarra da eta hori dela eta, zure beharretara egokitzen gara, zerbitzu pertsonalizatu bat eskainiz.
Gizartea etengabe aldatzen ari den fenomeno bat da eta ondorioz, behar berriak sortzen dira uneoro; eta lehen sektorearekin ere gauza bera gertatzen da. Hori dela eta, LIZAGASARREN etengabeko formakuntzaren garrantzian sinisten dugu.
LIZAGASARREN teknologia eta artisautza uztartzen ditugu, bi alderdien onurak jasoz baina aldi berean, bi alderdien esentzia mantenduz. Izan ere, argi dugu norantz jo nahi dugun jakiteko, ezin dugula ahaztu nondik gatozen.
LIZAGASAR SAGARTOKIXA da sagarra artisau moduan lantzen dugun lekua. Horretarako 3,5 hektarea sagarrondo ekologiko ditugu (denak bertako barietateak izanik) eta biltegia bertan sagarra produktu ezberdinetan eraldatzen dugu: sagardoa, sagar zukua, sagar ozpina, sagar gozokiak, sagar marmelada, sagar saltsa, sagardo pattarra. eta sagar zukuarekin egindako gailetak eta magdalena.
Irakurri gehiagoElgoibarko Lizagasar sagardo fabrikako sagarrondoen landaketa izango da larunbat honetan Lizagasar Erronkaren II. 12:00etatik 14:00etara bere lehen kapitulua biziko duen ekitaldia da, eta bertan Azkue-San Roke auzoan kokatuta dagoen sagardotegi honetako upategi berria ikusteko aukera izango da bertan egiten diren produktuak dastatu (sagardoa, sagar zukua, marmelada,...). Erronka bera 17:30ean hasita zenbakien banaketarekin hasiko da Lizagasarren. Ordubete beranduago lasterketa hasiko da, proba zorrotza sagarrondo ilarek mugatutako zortzi kilometroko ibilbidean. Korrikalariek gora-behera segidan ibiliko dira haietatik, 750 metroko desnibel positiboa pilatu arte. Ekitaldian hogeita hamar korrikalarik inguruk hartuko dute parte, tartean CATT Morkaikoko kideak, probaren antolatzailea, eta Lizarpe, baita gonbidatutako beste kirolari batzuk ere. Proba eta sari banaketaren ostean, txarangak alaitutako pintxo-poteaz gozatzeko aukera izango da. Iñaki Goenaga izan zen gizonezkoetan lehen edizioko irabazlea, 53:01eko denborarekin, eta Lorea Totorika izan zen azkarrena emakumezkoetan 1:11:38ko denborarekin.
Irakurri gehiagoAsier Lizarralde eta Ane Munin Lizagasar sagar-tokiaren (www.lizagasar.com) proiektuan atzean dauden bi gazte elgoibartar dira. Orain bost urte hasi ziren forma ematen gaur egun Azkue auzoan gauza-tzen ari diren egitasmoari. Argi proiektuak baserriaren munduari lotuta egon behar zuen behar zuen, eta are argiago sagar mundua izan zuten, behar luketen jardueraren ardatz nagusia Asier Lizarraren familian errotuta zegoen sagardoa egiteko tradizioari jarraipena emateko asmoarekin.
Irakurri gehiagoProiektu hau Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzekin finantzatuta dago (PDR Euskadi 2023-2027)
Irakurri gehiago