ESPERIENTZIA BERRIAK MAITE DITUZTENENTZAT... BISITA GIDATUA + PRODUKTU GUZTIEN PREMIUM DASTAKETA

Bisita honetan, LIZAGASAR sagastia eta upategia barrutik ezagutzeko aukera izango dugu; alde batetik, gure eguneroko lana ezagutuz eta bestetik, lurra eta lehen sektorearekin harremanetan jarriz. Ondoren, gure produktu sorta osoa dastatuko dugu bertako beste produktu batzuekin batera:


-Sagardoa eta sagar zukua.

-Sagar mermelada eta sagar purea.

-Bertako txorizoa lurrunetan egosita baserriko ogiarekin.

-Sagar dultzea Egotza ahuntz gaztarekin.

-Sagar zukuz ekoiztutako magdalenak kafearekin.

-Sagardo pattarra.


Bisita gidatuaren iraupena: 2h30min (gutxi gorabehera)

Bisita gidatuaren prezioa: 25€/pertsonako (kontsultatu haurrentzako prezioa)